III. Benito Tainta Pilota Txapelketako infantilen final laurdenetako azken partida eta seniorren jardunaldia gaur Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 4a

Erik Igoa etxalartarrak infantil mailako finalerdietara sailkatzeko aukera izanen du gaur Lesakan. Iaz finalista izan zen.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketaren barrenean, ekainaren 4an, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak ariko dira Lesakako udal pilotalekuan. Horien aitzinetik, igandean jokatu gabe gelditu zen infantil mailako final laurdenetako partida jokatuko dute Bortziriak elkarteko Erik Igoa etxalartarrak eta Bergarako Inar Olanok.

Ekainaren 4an, ortzegunean 18:00etan hasita, Lesakan

Infantilak, final laurdenak

  • Erik Igoa (Bortziriak) – Inar Olano (Bergara)

     

Seniorrak

  • Asier del Campo (Aramaio) – Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri)

  • Iker Izagirre (Lapke) – Koldo Bikandi (Olaburu-Iurreta)

  • Ander Perurena (Tolosa-Aurrera) – Jon Lakabe (Oberena)

  • Oier Zabaleta (Oiarpe) – Julen Armaolea (Lapke)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun