Zeinuen hizkuntzaren aldeko Asorna Transpirenaika Berara ailegatu da

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 2a

Asorna Transpirenaikako ibiltariak Berara ailegatzen, astelehenean.

Nafarroako Gorren Elkarteak (Asorna) antolatuta, Transpirenaika Asorna/Ayuda In ibilbidea osatzen ari dira zortzi lagun (Asornako hiru, Ayuda In taldeko hiru eta bi laguntzaile), Hondarribia eta Izaba arteko 157 kilometro GR11tik, maiatzaren 31tik ekainaren 7ra. Ekainaren 14an ospatzen Zeinuen hizkuntzaren nazioarteko eguna eta, hain zuzen, zeinuen hizkuntzari ikusgarritasuna emateko helburua dute.

Ibiltariak gustura, Irunetik Berara ailegatutakoan, Zalaingo aparkalekuan.

Maiatzaren 31n Hondarribiko Higer itsasargitik Irunerako bidea egin zuten eta bertan egin zuten irteera ekitaldia. Ekainaren 1ean, astelehenean, Irun eta Bera arteko bidea egin zuten; ekainaren 2an, asteartean, Beratik Elizondoraino joanen dira, ekainaren 3an Elizondotik Urkiagako gainera, ekainaren 4an Urkiagatik Auritzera, ekainaren 5ean Auritzetik Aezkoara, ekainaren 6an Aezkoatik Otsagira eta ekainaren 7an Otsagitik Izabara.

Zeinuen hizkuntzari ikusgarritasuna ematea da Asorna Transpirenaikaren helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun