Josu Jimenezekin eta Haritz Larragetarekin topaketa literarioa eginen dute ortzegunean Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 2a

Lesakako Gaztetxoen Irakurle Klubaren azken saioa, joan den asteartean, Lesakako liburutegian.

Nafarroako VI. Liburu Azokaren harira, Bi ahotsetara zikloaren barrenean, Isiltasunak mesede egiten dio (euskal) literaturari topaketa literarioa eginen dute Josu Jimenez eta Haritz Larrageta idazleekin ekainaren 4an, ortzegunean, 18:00etan, Lesakako liburutegian (euskaraz).

Lesakako Gaztetxoen Irakurle Klubaren lehen edizioa bukatu da

Lesakako liburutegiko kontuekin segituz, aipatzekoa da joan den asteartean bukaera eman ziotela Lesakako Gaztetxoen Irakurle Klubaren lehen edizioari. Hiru saio izan dira eta ederki pasatu dute gaztetxoek leitutakoa partekatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun