Akordeoia, tronpeta, tronboia, perkusioa, pianoa, flauta, klarinetea saxofoia, gitarra eta txistua eskaintzen ditu Lesakako Musika Eskolak.
Horretaz gain, 13 urte baino zaharragoek, solfeorik gabe musika tresnaren bat jotzeko aukera ere badute, baita musika taldeak eta helduen tailerra.
Izen ematea herriko etxeko bulegoan egin daiteke, 08:00etatik 15:00etara eta internetez, www.lesaka.eus webgunean. Informazio gehiago herriko etxean (948 63 70 05), kultur bulegoan (948 63 80 07) eta internetez www.lesaka.eus webgunean jaso daiteke.
Abuztuaren 24tik irailaren 4ra matrikulatzeko bigarren epea irekiko da.