Beti Gazteren Astea abiatzeko asteburuan, Lesakako elkarteak lehen aldiz antolatutako binakako frontenis txapelketa jokatu zen larunbat goizean udal pilotalekuan. Denera hamar bikotek hartu zuten parte eta Amezketako Mirari Arteagak eta Maialen Senperenak lortu zuten garaipena, finalean Bakioko Madalen Diazi eta Iratxe Egiari irabazita. Doneztebeko Andrea de Ruedak eta Virginia Fernandezek osatu zuten podiuma.