Etxalarko Udalak zerbitzu anitzetako langilea kontratatu nahi du uda honetarako

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 29a

Herriko langileari laguntzeko hartu nahi du, eta eskaerak aurkezteko epea ekainaren 8ko eguerdian bukatuko da.

Zerbitzu anitzetako langilea kontratatzeko bidea hasi du Etxalarko Udalak. Uda honetan lanean aritzeko hartu nahi du, herriko langileari laguntzeko, eta bertzeak bertze, eraikuntzan, oihanean eta ingurumena mantentzeko lanetan aritzeko izanen da.

Interesa dutenek ekainaren 8ko 12:00 baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak, Herriko Etxean, edo erregistro elektronikoaren bitartez. Epe hori bukatuta, ondoko egunetan eginen dituzte hautaprobak.

Hautaprobak

Euskara maila titulu ofizialekin egiaztatzen ez duenak euskara proba egin beharko du. Ondotik, idatzizko proba gainditu beharko du, egin behar diren lanei eta herriaren inguruko ezagutzari buruzkoa. Eta horrekin batera, lan esperientzia kontuan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun