Kattalin Pinillos eta Eider Sansiñena etxalartarrak eta Unai Leiza beratarra izan ziren Berako ikastetxeko ordezkariak Mendillorrin
Azkeneko asteetan, astero saio batzuk hartu zituzten matematika irakaslearekin, Olinpiadak prestatzeko. Ikasleek aipatu dutenez, «buruketak taldean ebazten genituen, bakoitzaren ideiak kontuan hartuz. Aipatzekoa da saio hauetan Alain Danboriena etxalartarra ere gurekin prestatzen ibili dela, gutakoren bat erituz gero prest baitzegoen ordezko gisa aritzeko».
Maiatzaren 9a iritsi zen eta Iruñeko Mendilorri BHIra joan ziren, aurten han baitziren Nafarroako Matematika Olinpiadak. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeen artean 150 ikasle inguru ziren denera. Proba bikoteka zuten, hizkuntzaren arabera sailkatuak, «baina ezin genuen gure ikastetxeko bikotekiderik izan. Urduri samar geunden, ea nor tokatuko ote zitzaigun pentsatuz, baina denak gustura aritu ginen egokitutako pertsonarekin».
Ikaslek diotenez, esperientzia bikaina izan zen; «ongi pasatu genuen bai ikastetxean prestakuntza saioetan baita han bertan ere».