Beti Gazteko laukotea izanen da eskualdeko ordezkari bakarra senior mailan eta Basaburuak bi talde paratuko ditu kadete mailan
Honenbertzez, Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa bukatutzat emanen dute. Kadeteen txapelketako bigarren jardunaldia ere bertan jokatuko dute, larunbatean 17:00etan hasita. Antsoain A, B eta C, Basaburua A eta B eta Berriozar A eta B lehiatuko dira.