Lesakako Gurekin Zerbitzu Elkartearen Eguna maiatzaren 31n

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 29a

Gurekin Zerbitzuen Elkarteko kideetako batzuk, beraien muralaren aitzinean.

Lesakako Gurekin Zerbitzuen Elkartearen Eguna ospatuko dute maiatzaren 31n. Ohi bezala, salgaiekin postuak paratuko dituzte karrikan igandean, baina salgaiak ez ezik, beraien lanbideen nondik-norakoa erakutsi nahi diote jendeari aurten. Bertze urtetan bezala, erosketarekin pintxoa debalde izanen dute bezeroek elkarteko ostatuetan. Horretaz gain, egitarau zabala prestatu dute.

Igandeko egitaraua

10:00etatik 19:00etara postuak karrikan eta jardueren erakustaldia. 10:45ean txistularien kalejira. 12:00etan Elutxa txaranga kalejiran. 17:00etan Zirika Zirkusen emanaldia Plaza Zaharrean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun