Lesakako Zambra eraikina botatzen hasiak dira

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 28a

Zambra eraikina botatzen hasiak dira.

Lesakako Udalak dagoeneko hasi ditu Zambra eraikina eraisteko lanak. Sasoi Eraikuntzak SL enpresa egiten ari da lana eta proiektuaren kostu osoa 485.372,48 eurokoa da. Jarduketa honen helburua herrigunean uholde arriskua murriztea eta ingurumena hobeki integratu eta babestea da.

Sasoi eraikuntza enpresa ari da lana egiten.

Proiektu osoaren 485.372,48 euroko gastua honela banatzen da: Lurrak erostea, 82.224,46 euro; obraren proiektua, 16.455,02 euro; obra, 370.237,98 euro eta obraren zuzendaritza, 16.455,02 euro. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak 400.000 euroko dirulaguntza eman dio Lesakako Udalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun