Berako Isabel Martin Palaciosek 101 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 27a

Aitor Elexpuru Berako alkatea eta Josean Oiartzabal zinegotzia bere etxean izan dira zoriontzeko.

1925eko maiatzaren 14an Salamancako Retortillo herrian jaio zen Isabel Martin Palacios. Senarrarekin eta lau umerekin 1963an etorri zen Etxalarrera bizitzera, eta handik agudo, Berara joan ziren. Gerora bertze hiru haur izan zituen, eta hala, zazpi seme-alabaren ama da. Gaur egun, Beran segitzen du.

101 urte betetzea ospatzeko nahiko motibo badenez, atzo Aitor Elexpuru alkatea eta Josean Oiartzabal zinegotzia Isabelen etxean izan ziren eta bere senitartekoekin batera, momentu goxoa pasatu zuten.

Elexpuruk kontatu duenez, «osasuntsu dago Isabel, bere kabuz bizi da, nahiz eta egunero bere senideen bisita hartzen duen. Jostun ona da eta aziendak gustuko ditu». Honela gaineratu du: «Horrela segi dezan desio diogu, zoriontsu eta erne, orain arte bezala. Zorionak Isabel!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun