Lesakako Beti Gazte elkartearen Astea egitarau oparoarekin dator aurten ere. Asteburu honetan hasiko dira lehen ekitaldiak eta ekainaren 6ko Beti Gazte Egunarekin eta ekainaren 7ko pintura lehiaketarekin eta argazki rallyarekin borobilduko dituzte. Beti Gazte Egunerako txartelak maiatzaren 31 arte daude salgai.
- Maiatzaren 29an, ortziralean 19:00etan, Beti Gazte Kantari eta Bera Kantari herrian barrena ibiliko dira.
- Maiatzaren 30ean, larunbat goizez, Emakumezkoen I. Frontenis txapelketa jokatuko dute udal pilotalekuan. 18:00etan, Mikel Etxalarrek La sociedad del cansancio y sus habitantes: de la represión extrema a la autoexplotación hitzaldia emanen du gaztelaniaz.
- Ekainaren 2an, asteartean, aurrebenjaminen eta benjaminen futbol torneoa 16:30ean.
- Ekainaren 3an, haurrentzat bizikleta ginkana eginen dute Harriondoan, 17:30ean.
- Ekainaren 4an, alebinen futbol torneoa, 16:30ean.
- Ekainaren 5ean, 17:00etatik 18:30era herri kirolak ezagutzeko aukera izanen da plazan, Beti Gazte sokatira taldearen eskutik eta ondotik, Ezagutu Dezagun Lesaka eta Lesakako Bitxikeriak lehiaketetako sari banaketak. Azkenik, Lerro Dantza Taldearen emanaldia izanen da 19:00etan.
Beti Gazte Eguna ekainaren 6an
Beti Gazte Eguna ekainaren 6an ospatuko dute. Larunbat goizean mendi irteera eginen dute eta lagunarteko futbol partidak jokatuko dituzte Mastegin, jokalari eta jokalari ohien artean. Gero, poteoa akordeoilariekin Etxeberria ostatutik abiatuta eta bazkaria Alondegian (euria eginen balu frontoian). Bazkarirako txartelak maiatzaren 31 arte eskura daitezke (orokorra 35 eurotan Telletxea liburu dendan, Izarra okindegian edo Etxeberria ostatuan eta fitxa duten futbolari/tiralariena 20 eurotan Mastegin eta dendan). Bazkalondoan sariak banatuko dituzte eta bingoa izanen da. Plazan haurrentzat puzgarriak eta ilunabarrean Burrunba elektrotxaranga.
Ekainaren 7an, igande goizean, Elias Garralda XIII. Pintura Lehiaketa, Haur Margolarien Eguna eta X. Argazki Rallya eginen dute. 17:30ean margo lehiaketako sari banaketa eginen dute Alondegian.