Nafarroako eleberri beltzari buruzko solasaldia emanen dute maiatzaren 28an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 26a

Susana Rodríguez Lezaun idazle, kazetari eta editoreak solasaldia eskainiko du ortzegunean Lesakako liburutegian.

Susana Rodríguez Lezaunek emanen du gaztelaniaz liburutegian, ortzegunean 18:30ean

Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera eraman zela hamar urte bete direla eta urte osoan antolatutako ekitaldien eta Nafarroa Beltza zikloaren barrenean, Susana Rodríguez Lezaun idazle, kazetari eta editoreak La Novela negra en Navarra (Eleberri beltza Nafarroan) solasaldia eskainiko du gaztelaniaz, maiatzaren 28an, ortzegunean 18:30ean, Lesakako liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun