Mutxikoak dantzatzeko aukera izanen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 26a

Bortziriak Dantzan egitasmoaren hurrengo hitzordua larunbat honetan, maiatzaren 30ean, Beran eginen dute. Otsanda taldearekin kiroldegi aitzineko estalpean egin dute hitzordua eta mutxikoak eta bertze dantza herrikoiak dantzatzeko aukera izanen da. 

Hitzordua Erdizka Lauetan taldeak antolatu du eta 18:00etan hasiko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun