[BIDEOA] Ekaitz taldea berragertu da Arantzako kinto bestan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 25a

Kinto besta eguna eta mutxikoak izan zituzten larunbatean Arantzan. Baina ez hori bakarrik. Ekaitz musika taldeak ere bere agerraldia egin zuen. 

Bideoak: Mikel Larretxea eta Nerea Alzuri. 

1974an sortu zen Ekaitz musika taldea eta hamar urtez plazaz plaza, bestaz besta ibili zen dantzaldiak egiten. Eta larunbatean, emanaldia egin zuten Arantzako plazan. Gregorio Mitxelena, Xatur Larralde eta Xalbador Madariaga aranztarrek, Txeslis Oroz eta Jabi Almandoz pasaitarrek eta Eneko Bengoetxea oreretarrak plaza ingurua girotu zuten. Errepertorio zabala prestatua eta entseatua zuten eta emanaldi ederra eskaini zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun