- A kategorian, lehen saria Donamariako Xune Jorajuria Paulek eskuratu zuen, Palestina eta Saharako gerrak lanarekin. Bigarren saria ere Donamariara joan zen, Orkatz Telletxea Lekuberriaren Korrika lanarentzat. Berako Ametz Aranibar Rougeten Amatxiren kroketak lanak aipamena jaso zuen.
- B kategorian, lehen saria Elizondoko Beñat Anbustegi Miurak eskuratu zuen, Institutuko lehenbiziko urtea lanarekin. Bigarren saria Berako Kemen Aranibar Rougetek eskuratu zuen, Eskola berrian lanarekin eta aipamena jaso zuen Narbarteko Maialen Urtxegi Bidegainek Gerra Nashrin-en begietatik lanarekin.
- C kategorian, lehen saria Arantzako Kattin Madariaga Apaolazak eskuratu zuen, Hemezortzi kandela lanarekin. Kategoria honetan Berako Enaitz Zestau-Telletxeak bi aipamen jaso zituen, Euskara eta Bihozkada lanengatik.
- D kategoria nagusian, azkenik, lehen saria Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek eskuratu zuen, Iragana epaile lanarekin eta bigarren saria Erratzuko Alazne Untxalo Erregerenak, Aroztegiari jarriak lanarekin.
Ortziralean egin zuten ekitaldian, bertsopaper lehiaketako sariak emateaz gain, bertso eskolako haurrek bat-bateko lehiaketa eta antzerkitxoak egin zituzten.