Felix Errandonea memorialaren 48. edizioa eginen dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

Junior mailako mutilak ez ezik, aurtengoan elite, sub23 eta junior mailako emakumeak ere aterako dira.

Gure Txokoa elkarteak antolatua, Felix Errandonea memorialaren 48. edizioa eginen dute igandean Beran. Normalean junior mailako mutil txirrindulariei zuzendutako proba baldin bada ere, aurten elite, 23 urtez beheiti eta junior mailako emakumeek ere parte hartuko dute. 72 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

Honako ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek: Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga eta Beran, Mitxiren bordara igo eta handik helmugara.

11:00etan aterako dira txirrindulariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun