Berako Musika Eskolan heldu den ikasturterako ikasle berrientzako matrikula epea irekiko dute maiatzaren 25etik 29ra

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

Heldu den ikasturteari begira, Berako Musika Eskolan matrikulatzeko aukera izanen da maiatzaren 25etik 29ra.

Berako Musika EskolanBerako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak hurrengo ikasle berrientzako 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula epea irekiko du datorren astean, maiatzaren 25etik 29ra.

Hauek dira matrikulatu daitezkeen irakasgaiak:

  • Musika eta Mugimendua (4, 5 eta 6 urte)
  • Hastapen Maila (7 urte)
  • Musika hizkuntza haurrak eta helduak
  • Instrumentuak, haur eta helduentzako
  • Taldeak

Idazkaritzaren ordutegia: astelehenetik ortziralera, 16:00tik 18:30ra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun