Etxalarko igerilekuan udan lanean aritzeko lanpostu deialdiak egin ditu udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4an bukatuko da.

Etxalarko Udalak bi sorosle kontratatu nahi ditu igerilekuen 2026ko denboraldirako, sorosle eta bertze lan batzuk egiteko. Bertze bi pertsona ere kontratatu nahi ditu igerilekuko ostatuaz eta sarrerez arduratzeko. Lan kontratuaren iraupena 2026ko ekainaren 19an hasi (igerilekuak ekainaren 20an irekiko dira) eta 2026ko abuztuaren 31ra bitartekoa (igerilekuak itxiko dira abuztuaren 30ean) izanen da.

Baldintzak eskuragarri daude Etxalarko Udaleko web orrian eta udal idazkaritzan. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4an, 12:00etan, bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun