Xorrotx eta fin

Larun Haizpe merkatarien elkartean haize berriak

Xorroxin irratia 2026ko maiatzaren 21a

Berako Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtebetetzea ospatzeko egun berezi bat prestatzen ari dira zuzendaritza batzordean. Gainera, indarberrituta, kide berriekin hasi dira zuzendaritzan, erronka, ekintza eta ideia berritzaileekin. Kide berrien artean dago Konektoma zentroko profesionala eta elkarteko lehendakari den Mertxe Mendiburu Aizpuruk elkartearen berrikuntza eta egitasmoen berri emanen digu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun