Lesakako Zambra eraikina eraisteko lanak hasiak dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 21a

Zambra eraikina boratzeko lanean hasiak dira Lesakan. Argazkia: Kulturkari Dronea

Lesakako Udalak dagoeneko hasi ditu Zambra eraikina eraisteko lanak. Sasoi Eraikuntzak SL enpresa egiten ari da lana eta proiektuaren kostu osoa 485.372,48 eurokoa da. Jarduketa honen helburua herrigunean uholde arriskua murriztea eta ingurumena hobeki integratu eta babestea da.

Botatzeko proiektuaren kostu osoa 485.372,48 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak 400.000 euroko dirulaguntza eman du

Proiektu osoaren 485.372,48 euroko gastua honela banatzen da: Lurrak erostea, 82.224,46 euro; obraren proiektua, 16.455,02 euro; obra, 370.237,98 euro eta obraren zuzendaritza, 16.455,02 euro. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak 400.000 euroko dirulaguntza eman dio Lesakako Udalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun