Mutxikoak eta kinto bestak larunbat honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 21a

Bestarako eta dantzarako hitzordu ederra plantatu dute larunbat honetan, maiatzaren 23an, Arantzan. Alde batetik, kinto bestak izanen dituzte, eta bertzetik, mutxikoak. 

Arantzako hainbat kintotako kuadrillak bilduko dira larunbat honetan, kinto besta eguna izanen baita. Herriko jatetxeetan bazkaldu eta bakoitzak nahi adina luzatuko du eguna.

Horrez gain, arratsaldean, mutxikoak izanen dira Baztango Fanfarreak lagunduta. 18:00etan plazan egina dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun