Eguna erronkez mintzatzeko, ospakizunerako eta harremanak estutzeko probestu zuten. Eguneko lehenbiziko hitzordua Miren Zabaletarekin egin zuten. Solasaldia egin zuen. Ondotik, Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuria sortzailearen saioaren txanda izan zen, eta hori bukatuta, kalejira girotua egin zuten bertsolariekin eta txarangarekin. Bazkalondoan, berriz, musika izan zuten.
Antolatzaileek balorazio ona egin dute: «Hasteko, EH Bilduren erronka nagusiak» azpimarratu zituztela adierazi dute, «Miren Zabaletak azaldu bezala, Bidasoko herrietan harremanak estutzea, horretarako zatiketa administratiboa bera gaindituz, funtsezkoa baita herri eta gizarte bezala ditugun arazo nagusiei erantzuteko, izan etxebizitza larrialdiarena edota izan osasungintza sistemarena, adibidez. Horretarako, tokiko udaletan eta herrigintzan egiten denaren eta egin daitekeenaren gaineko begirada partekatu genuen».
Baina egunak ospakizunetik ere izan zuen, eta gaineratu dutenez, «EH Bilduko kidegoaren arte harremanak estutzeko» probestu zuten, «horretarako, kultur egitarau anitza garatuz».