Egunerokoan energia gehiagorekin sentitzen ikasteko hitzaldia izanen dute Igantzin maiatzaren 19an

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 18a

Igantziko Baratzondo Elkarteko kideak berriki Kuartangora egindako bidaian. Asteartean, egunerokoan energia gehiagorekin nola sentitu ikasteko solasaldia izanen dute elkartean.

Baratzondo Elkarteak antolatuta, Lorea Agirre Iribarren, nutrizioan eta dietetikan diplomatua izanen da.

Argazkian ageri den Kuartangora egindako bidaiaren ondorioak oraindik pasatu gabe dituztela, hitzaldia antolatu du Igantziko Baratzondo Elkarteak maiatzaren 19rako. Nola sentitu energia gehiagorekin egunerokoan izenburupean, adinarekin normalean sentitzen den energia faltari aurre egiteko zer egin daitekeen azalduko nutrizioan eta dietetikan diplomatua den Lorea Agirre Iribarrenek. Asteartean 18:00etan izanen da hitzaldia Igantziko Baratzondo Elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun