[ARGAZKIAK] Berako Abesbatzaren eskutik Kantuz Kalean jardunaldia izan dute igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 18a

Auzoz auzo ibili da kantuan, Maitagarria txarangarekin batera

Berako Abesbatzak Kantuz Kalean jardunaldia ospatu du maiatzaren 17an, igandean, herrian barna. Auzoz auzo ibili dira kantuan goiz osoan, errepertorio handiagoarekin eta kanta baten estreinaldiarekin, Maitagarria txarangarekin batera. San Jose Zahar Etxetik abiatu eta Agerran, Euskalduna parean, Iturlandetan, Kanttonberrin, Illekuetan eta Uraldean (Ikullu, Bidaxka eta Kataku inguruan) bukatu dute ibilbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun