Bestak 2026

Sanferminetako besta batzordea maiatzaren 18an bilduko da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 17a

Sanferminen antolaketan aitzineratzeko besta batzordea bilduko da astelehen arratsaldean Lesakan.

Bi hilabete eskas falta dira sanferminetarako eta hainbat kontu lotzen segitzen dute Lesakan. Kartel eta programaren azal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera izan da aste honetan liburutegian. Erraldoi eta buruhandien konpartsak ere egina du taldean parte hartzeko gonbidapena. Horietaz gainera, bestak prestatzen segitzeko besta batzordeak maiatzaren 18an eginen du bilera, astelehenean 19:00etan herriko etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun