Abuztuaren 3tik 7ra eta 10etik 14ra eginen dituzte, baina dagoeneko eman daiteke izena
Izena emateko epea uztailaren 3ra arte zabalik dago, 696 80 98 86 telefono zenbakira deituz edo idatziz edo Beti Gaztek izena emateko prestatu duen formulario hau betez. Astebeteko bi txanda izanen dira eta bietan parte hartzeko aukera ere izanen da. Beti Gazteko bazkideek, aste bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 60 euro (anai-arrebengatik 10 euroko deskontua izanen dute familiek). Kirol udalekuak goizez izanen dira, astelehenetik ortziralera, 09:30etik 13:30era. Zalantzak argitzeko ere 696 80 98 86 telefono zenbakira deitu edo idatzi.