Bidasoa Bat Egin Eguna eginen dute igande honetan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 14a

Iragarri bezala, Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Irun eta Hondarribiko EH Bilduko komunitateko kideek antolatutako hitzordua izanen da Bidasoa Bat Egin Eguna eta egun osoko egitaraua prestatu dute iganderako. Bazkarira joan nahi duenak gaur izanen du txartelak hartzeko azken eguna. 

Egitaraua
  • 11:30ean Miren Zabaletarekin solasaldia Beheko plazan.
  • 12:30ean Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuria sortzailea errekaren ondoan.
  • 13:00etan kalejira girotua Ekhiñe Zapiain eta Aitor Servier bertsolariekin eta Moltzoko txarangarekin. 
  • 14:30ean bazkaria. Txartelak 18 eurotan erosten ahal dira, bertzeak bertze, Lesakako Arranon, Baztango Intza ostatuan eta Berako Purienean. Gaur da txartelak hartzeko azken eguna.
  • Bazkalondotik Andoni Ollokiegirekin musika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun