Berako Abesbatzak Kantuz Kalean eginen du igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 13a

Berako Abesbatzak Kantuz Kalean jardunaldia eginen du maiatzaren 17an, igandea, herrian barna. Auzoz auzo ibiliko dira kantuan goiz osoan, Maitagarria txarangarekin batera.

11:00etan abiatuko dira San Jose zahar etxetik eta 11:25ean Agerrara joanen dira, plazoletaren beheitiko aldera, bertako auzotarrei kantatzeko. Ondotik Euskalduna parera joanen dira, 11:50ak aldera, gero Iturlandetan kantatuko dute 12:15ean, eta Kanttonberrin 12:40ean. Ibilbidea bukatzeko 13:10ean Illekuetan kantatuko dute, Auzoa ondoan, eta azkenik 13:30ean Uraldean (Ikullu, Bidaska eta Kataku inguruan), errepertorio handiagoarekin eta kanta baten estreinaldiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun