Maiatzaren 12an hasita, astearte eta ortzegunero, 19:30ean Lesakako Irain eskolako pilotalekuan sokatira probatzeko gonbidapena egin du Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak. Horretarako 16 urte edo gehiago izan behar da. Edozein gauzarako, Beti Gazte sokatira taldearen Instagram kontuarekin (@betigazte_sokatira) edo 648 65 79 81 Whatsapp zenbakiarekin jar daiteke harremanetan.