Peio eta Pantxoaren Lesakako kontzerturako sarrerak maiatzaren 12an eta 13an salduko dituzte Lesakako herriko etxean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 11

Pantxoak eta Peiok kontzertua emanen dute irailaren 5ean Lesakan. Argazkia: Goiena.eus

Peio eta Pantxoaren historiari begira azken biraren barrenean irailaren 5ean kontzertua eskainiko dute Lesakan. Sarrerak presentzialki erosi ahal izanen dira Lesakako Herriko Etxean maiatzaren 12an eta 13an, asteartean eta asteazkenean, 09:00etatik 14:00etara. Sarreraren prezioa 25 eurokoa da eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera hartu ahal izanen ditu. Ezin izanen da ez telefonoz ezta posta elektronikoz ere erreserbarik egin.

Internet bidez erosteko aukera ere izanen da

Ortzegunetik aitzinera, online erosteko aukera izanen da lesaka.eus webgunean. Informazio gehiago pantxoaetapeio.eus webgunean.

«Garrantzi sinbolikoa» duten tokiak aukeratu dituzte Pantxoak eta Peiok beraien azken birako bortz kantaldi horietarako. Hala izan zen eurentzat Lesakakoa. 70eko hamarkadan Pantxoa eta Peiok Lesakan egin zuten kantaldia. Arrats hartan bertan atxilotu zituen Guardia Zibilak eta kuartelean eduki zituzten biharamunera arte.  

Bortz kantaldi horietan lehenbizikoa maiatzaren 9an Bilbon eginen dute; maiatzaren 24an Iruñean; irailaren 5ean Lesakan eta 16an Bergaran; abenduaren 11n Baionan, eta 2027ko ilbeltzaren 9an eta 10ean Barakaldon.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun