Bidasoa Bat Egin Eguna eginen dute maiatzaren 17an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 10a

Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Irun eta Hondarribiko EH Bilduko komunitateko kideek antolatuta, Bidasoa Bat Egin eguna ospatuko dute maiatzaren 17an Lesakan, eta «ezker independentismoaren komunitate zabalari eta oro har, Bidasoko herritarrei» parte hartzeko deia egin diete.

Egitaraua
  • 11:30ean Miren Zabaletarekin solasaldia Beheko plazan.
  • 12:30ean Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuria sortzailea errekaren ondoan.
  • 13:00etan kalejira girotua Ekhiñe Zapiain eta Aitor Servier bertsolariekin eta Moltzoko txarangarekin. 
  • 14:30ean bazkaria. Txartelak 18 eurotan erosten ahal dira, bertzeak bertze, Lesakako Arranon, Baztango Intza ostatuan eta Berako Purienean.
  • Bazkalondotik Andoni Ollokiegirekin musika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun