Eztegara pilotalekuan paratuko da eta gutienez 70 herritar bildu nahi ditu
Instalazio fotovoltaiko bat (eguzki plaken bidezkoa) paratu nahi da Eztegara pilotalekuan. Instalazio mota hau sistema partekatu bat da, non hainbat pertsonak, merkatarik, enpresak edo erakundek eguzki energia elkarrekin sortzen duten instalazio komun baten bidez. Sortutako energia parte hartzaileen artean banatzen da. 70 lagun elkartu nahi dituzte bigarren egitasmo honetara.
Instalazioan parte hartu nahi dutenek bazkide egiteko eskaera bete behar dute bixtubera.eus webgunean, eta argindar kontratuaren titularraren NANaren kopia eta hornidura faktura bat bidali behar dute info@bixtubera.eus helbidera heldu den maiatzaren 31 baino lehen. Kontagailuak Eztegara pilotalekutik 5 km-ko erradioan egon beharko du.
Datu horiekin, azterketa bat eginen du BixtuBerak, instalazioa bideragarria den ikusteko, eta bakoitzari, bere kontsumoetan oinarrituta, proposamen pertsonalizatu bat eginen dio, aurrezpen eta inbertsio estimazio batekin batera. Norberaren kontsumoen eta kontratatutako potentziaren arabera inbertsio maila desberdinak proposatzen ditu kooperatibak.
Informazio gehiago nahi duenak goitiko e-mail helbidera jo dezake.