Emakumezkoen binakako lehen frontenis txapelketa antolatu du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 8a

Lesakan 2015ean antolatu zen lehen aldiz emakumeen eguberrietako frontenis txapelketako finalistak. Hameka urte beranduago Beti Gaztek antolatu du lehen aldiz emakumeendako frontenis txapelketa.

Maiatz hondarrean eta ekain hasiera ospatzekoa den Beti Gazteren Astearen ekitaldien barrenean, Lesakako klubak lehen aldiz emakumezkoen binakako frontenis txapelketa antolatu du. Maiatzaren 30ean, larunbat goizez, jokatuko da udal pilotalekuan, Plaza Berriko frontoian. Izen ematea maiatzaren 24ra bitarte egin daiteke, 696 80 98 86 Whatsapp zenbakian, bikoteko hamar euro ordainduta. Gehienez ere hamabortz bikotek eman dezakete izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun