'Gu gara beriak' dokumentala: Larhungo benten erretratu intimista

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 9a

Larhungo kaskoan dauden benten eta han lan egin duten eta lanean aritzen diren pertsonen erretratu intimista eskaintzen du dokumental honek. Paisaia, eguneroko errutinak, historia, mugaren garrantzia eta denboraren joana erretratatzen du.

La Rhun-E Europako POCTEFA proiektu bat da, Frantziako eta Espainiako mugaz gaindiko erakundeen partzuergo batek sustatua

Eta proiektu zabal horren barnean dagoen zati bat da Gu gara beriak izeneko dokumentala (ordu bat eta hamar minutu). Berako Udalaren ekimenez egina eta Kulturkarik egina, Larhun mendiaren kaskoan dauden bentetako langileen istorioak eta bizipenak biltzen ditu.

Horretarako, bortz lagun elkarrizketatu dituzte: Gurutze Peña, Feliziano Mikelperizena, Iñaki Mitxelena, Maddi Irazoki eta Dani Irazoki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun