Bidasoko bide berdearen lotura berria egin dute Berrizaundik Etxalarrera

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 8a

Bidasoko Bide Berderako lotura Etxalarren.

Baztan-Bidasoko Turismo Elkarteak lurraldea dinamizatzeko Next Generation funtsetara aurkeztutako proiektuen artean, Bidasoko Bide Berdearen eta inguruko herrien arteko lotura zikloturistak daude. Berrizaun eta Etxalar lotzeko bidearen seinaletika berriki bukatu dute eta honela, Etxalarko bizilagunak eta bisitariek bide berdera joateko bide seguruago eta erosoagoa izanen dute. Proiektua, bertze hainbat ekintza bezala Cederna Garalurren bitartez exekutatu da.

Etxalarko herri sarreratik, ermitan barrena Urritzokieta auzoa gurutzatuta, Etxalarko Bentara dago seinalatuta ibilbidea, handik Berrizaunera bide berdea hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun