III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak izanen dituzte ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dituzte partidak ortzegun arratsaldean.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pîlota Txapelketaren barrenean, maiatzaren 7an, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak ariko dira Lesakako udal pilotalekuan. Lau partida jokatuko dituzte 18:30etik aitzinera.

 

Maiatzaren 7an, ortzegunean 18:30ean hasita, Lesakan

Seniorrak

  • Iñaki Errazkin (Kuku-Anoeta) – Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri)
  • Koldo Bikandi (Olaburu-Iurreta) – Oier Zabaleta (Buruzgain)
  • Jokin Tolosa (Tolosa-Aurrera) – Jon Lakabe (Oberena)
  • Lorente (Najerino) – Iñaki Atxa (Alde Zaharra)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun