Tailer honetan ogi mamizko masa egiten ikasiko dute eta hainbat irudi sortuko dituzte hatzak eta modelatzeko tresnak erabiliz.
Ogi mami eskulan tailerra antolatu du Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, maiatzaren 13rako. Datorren asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara eginen dute jubilatuen ostatuan, baina horretarako aitzinetik txartela hartu behar da. Txartela hartzeko azken eguna maiatzaren 9an, larunbata izanen da. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro (tailerra eta materiala barne).
Tailer honetan ogi mamizko masa egiten ikasiko dute eta hainbat irudi sortuko dituzte hatzak eta modelatzeko tresnak erabiliz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.