Lesakako disko golf zelaiaren aurkezpena eginen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Lesakako disko golf zelaiak hiru saski ditu eta edozeinentzako kirol egokia da.

Lesakako Harriondoa kultur etxearen atarian dagoen disko golf zelaiaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 8an, ortziralean 18:00etan, Lesakako Udalaren eta Baxi Basajauna elkartearen eskutik. Adin guztietarako aproposa den kirol hau ezagutzeko aukera emanen dute, Lesakan egin den hiru saskiko zelaia ezagutu bidenabarkoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun