Hernandorena Sariketako finalean kantatuko du Kattin Madariaga aranztarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Hernandorena Sariketako lehenbiziko kanporaketan hartutako irudia. Orduan sailkatu zen aranztarra finalera.

Hernandorena Bertsolari Gazteen Sariketako finala larunbat honetan eginen dute Uztaritzen. Sei bertsolari ariko dira kantari, eta horietako bat izanen da eskualdekoa: Kattin Madariaga Apaolaza aranztarra. 

Kattin Madariaga Apaolazarekin batera, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Nahia Etxeberri Lopepe, June Aiestaran Iparragirre, Izaro Bilbao Arostegi eta Irantzu Idoate Funosas ariko dira. Gai emailea, berriz, Antton Lannes izanen da.

Saioa Uztaritzeko Latsa gelan izanen da, 19:00etan hasita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun