Igerilekuen funtzionamendu lanak esleitzeko deialdia egin du Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 5a

Etxalarko udal igerilekua uda honetan kudeatzeko lan deialdia egin du Herriko Etxeak.

Etxalarko udal igerilekuen funtzionamendu lanak esleitzeko (ostatua eta sarrerak) deialdia egin du Etxalarko Udalak, Leire Olagarai Goienetxe jarduneko alkateak sinatutako bando baten bitartez. Etxalarko Udalak bi pertsona kontratatu nahi ditu udal igerilekuan funtzionamenduaz arduratzeko 2026ko udan, ostatua eta sarrerak kudeatzeko. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4ko 12:00etan bukatuko da. Baldintzak eskura daitezke udalaren web orrian eta udal idazkaritzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun