Maiatzeko lehen asteburu honetan konpetiziora bueltatu da, bikain gainera. Hasteko, maiatzaren 2an, larunbatean, Santanderren izan zen, Europa osoan parte hartzerik handiena izaten duen Robin chess lehiaketan. Denera 1.338 jokalari bildu ziren Kantabriako hiriburuan, horietatik 332 Julen Goiaren kategoriakoak. Julen Goia irabazle suertatu zen, bederatzi puntutik 8,5 eskuratuta eta azken partidan Demchenko errusiarrari nagusitasunez irabazita. Aipatzekoa da duela bi urte ere, 2024an, lehiaketa hau irabazi zuela, orduan, zortzi urtez beheitiko kategorian.
Asteburua borobiltzeko, maiatzaren 3an, igandean, Nafarroako txapeldun suertatu zen taldeka Oberena taldearekin, hamabi urtez beheitiko kategorian, Iruñeko Fuerte El Príncipe kirol egoitzan jokatutako txapelketan.