Espainiako Trial Kopako hirugarren proban ere nagusitu da Uxuri Portu lesakarra

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 5a

Uxuri Portu lesakarra Molina de Segurako probako podiumean, igandean. Hamabi urtez beheitiko kategorian Espainiako kopan gero eta liderrago da, proba baten faltan.

Irailean jokatuko da txapelketa honetako azken proba, baina aitzinetik Espainiako txapelketa Lizarran eta munduko gazte mailako txapelketa Suitzan jokatu beharko ditu.

Uxuri Portu Crespo txirrindulari lesakarrak Espainiako Kopako hirugarren proba izan zuen igandean Molina de Seguran (Murtzia) eta, aitzineko bietan bezala, garaipena lortu zuen, hamabi urtez beheitiko kategorian. Beraz, oraindik lider sendoagoa da sailkapen orokorrean maila horretan. Orain geldialdia izanen du Espainiako Kopak, Espainiako txapelketa Lizarran eta gazteen munduko txapelketa Lausanan (Suitza) jokatzeko. Irailean Cambrilsen (Katalunia) izanen du kopako laugarren eta azken proba.

Uxuri Portu oztopo bat gainditzen igandeko proban.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun