Nafarroako Kirol Jokoetako finaletan izan dira Arkupe elkarteko neska pilotariak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 4a

Nafarroako Kirol Jokoetako bigarren faseko txapeldun eta txapeldunordeak, Nafarroako Pilota Federazioko ordezkariekin, sari banaketaren ondotik.

Alebin eta infantil mailan txapeldun suertatu dira Maddi Iratzoki eta Eneritz Muñoa eta Ainara Hita eta Joana Iratzoi eta jubenil mailan txapeldunorde Amaiur eta Ainize Martinez ahizpak.

Nafarroako Kirol Jokoen barrenean, bigarren faseko nesken eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte larunbat honetan Iruñeko Labrit pilotalekuan. Eskualdeko hainbat pilotari ari ziren, gehienak Lesakako Arkupe pilota elkartekoak. Batzuk irabazle suertatu ziren eta bertzeak galtzaile.

Alebin mailan, Arkupeko Maddi Iratzoki igantziarrak eta Eneritz Muñoa lesakarrak 18-8 irabazi zieten Berriozaro Monleoni eta Ruizi.

Infantil mailan, Arkupeko Ainara Hita eta Joana Iratzoki igantziarrek 18-15 irabazi zieten Ados pilota elkarteko Vidani eta Baleztenari.

Jubenil mailan, azkenik, Arkupeko Amaiur eta Ainize Martinez ahizpek 14-22 galdu zuten Oberenako Gomezen eta Cresporen kontra.

Arkupe pilota elkarteko pilotariak, guraso, senide, entrenatzaile eta zuzendaritza batzordeko kideekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun