Ur kontsumoen irakurketa automatikoa egiten duten kontagailuak paratu dituzte eta ur sare osoaren kudeaketa sistema berria dute orain
Jarduketa honen helburua ur horniduraren kudeaketa nabarmen hobetzea izan da, baliabide honen erabilera eraginkorragoa sustatuz eta kontsumoaren kontrol handiagoa ahalbidetuz. Horretarako, etxeetan ur kontagailu berriak instalatu dira teleirakurketa sistemarekin, baita neurketa eta kontrolerako hainbat ekipamendu ere sareko puntu estrategiakoetan. Hori guztia telekudeaketa sistema batean integratzen da, hartutako, banatutako eta biltegiratutako uraren jarraipen etengabea egiteko.
Hobekuntza hauei esker, ur ihesak edo normaltasunetik kanpoko kontsumoak azkarrago detektatu ahal izanen dira, sarearen funtzionamendua optimizatuz eta kudeaketa eredu jasangarriago baterantz eginez, aurrezpen maila neurgarriekin.