Herriko haurren beharrei adi lanean ari da Lesakako Hezkuntza Foroa

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 3a

Lesakako Hezkuntza Foroko kide gehienak, bilera baten ondotik, herriko etxeko atarian.

Hirugarren ikasturtea du Lesakako Hezkuntza Foroak. Lesakako Udalak osatu zuen 2024 urte hasieran, Oinherri egitasmoarekin batera eta haur eta nerabeen parte hartzea sustatzea, adin txikiko herritarrek haien hitza helarazteko bideak ezartzea, herritar aktibo moduan bere espazioa aitortzea eta ematea, haurtzaroa eta nerabezaroa zaintzea eta haurren parte hartze-kontseilu bat herrian osatzea ditu helburu.

Irain Eskola Publikoko eta Tantirumairu Ikastolako Lehen Hezkuntzako hamabi ikaslek osatzen duten udal ttikiarekin elkarlanean ari dira

Hirugarren ikasturtea du Lesakako Hezkuntza Foroak. Lesakako Udalak osatu zuen 2024 urte hasieran, Oinherri egitasmoarekin batera eta haur eta nerabeen parte hartzea sustatzea, adin txikiko herritarrek haien hitza helarazteko bideak ezartzea, herritar aktibo moduan bere espazioa aitortzea eta ematea, haurtzaroa eta nerabezaroa zaintzea eta haurren parte hartze-kontseilu bat herrian osatzea ditu helburu. edo udal ttikia (beraiek aukeratu zuten izena eta logotipoa diseinatu), hamabi ikaslek guztira. Bi alde horien «zubi lana eginez», Maiana Sein Arburua gaztea aritu da orain arte eta orain Izaskun Galardi Txoperenak hartu dio lekukoa.

Denbora honetan zenbait kezka eta hausnarketa plazaratu ditu Hezkuntza Foroak, gazteen eta pantailen arteko harremanari buruzkoa, ikastetxeetara sartu eta ateratzeko orduetan sortzen den ibilgailuen joan-etorria, haur txokoaren erabilera eta funtzionamendua… baina badira haurrek beraiek ere plazaratutakoak. Joan den urtean, haurrek sinadura bilketa bat antolatu zuten eta idatzi bat aurkeztu zuten herriko etxean, igerilekuan 11 urte betetzen den urtean, gurasorik gabe sartu ahal izateko. Orain arte, 11 urte bete arte ezin zen haurra bakarrik sartu eta ikasturte bereko kuadrillak zatitzen ziren, batek urtarrilean betetzen dituelako eta bertzeak uztailean edo abenduan… Orain, igerilekua kudeatzen duen Oilartegi enpresa publikoak araudia aldatu du eta aurten, adibidez, 2015ean jaiotako guztiek bakarrik sartzeko aukera izanen dute.

«Haurraren mailan jarri eta bere begiradatik erreparatu behar diogu herriari»

 

LH eta gero talde hori egonkortzea eta mantentzea izanen litzateke erronka, baina DBHko nerabeekin lanketa egitea zailagoa da, hasteko, ez dutelako Lesakan ikasten eta ikastetxe orduetan ateratzea konplikatuagoa delako. Halere, lanketa egiten ari dira eta «azken aldian erantzun positiboa izan zen eta konpromiso bat adierazi zuten».

Haurren premiak aditu 

Haurrek zer nahi duten baino inportanteagoa da haurrak elkartzea, beraien artean solastatzea, adituak izatea… Ladis Satrustegi alkateak dioenez, «adibide bera jartzen dut beti, plazako urbanizazio lanak egin zirenean, haur batek erran zigun: ‘Nik ezin dut aukeratu kotxean joan edo oinez joan, kotxea helduek duzuen aukera bat da, nik ez dut, orduan espaloiak existitu behar dira ni oinez joan ahal izateko’. Haurraren mailan jarri behar duzu eta bere begiradatik ere herriari erreparatu». Eskaera batzuk zentzugabekoak izan daitezke (ikastetxera joateko tirolina jartzea edo Zambraren erabilerarekin lotutako hainbat erabilera proposamen ‘xelebre’ badituzte), «baina bertze batzuk guziz zentzudunak dira: iturrietako pultsadoreak suabeagoak izatea eskatzen dute batzuk, beraiek ez dutelako indar aski martxan jartzeko. Gu ez gara ohartzen baina beraientzako behar bat da. Edo eguberrietako argiak kontrolatzea, edo zebrabideak… Elizatik Legarbaratze alderako bidea errepidera ateratzen da eta hor zebrabidea jartzea eskatu zuten, gaur egun ez baitago. Albistur karrikako obretan hor zebrabidea egitea aurreikusia dago, eskaera horri espreski erantzunez. Punptracka egitea ere beraien proposamena izan zen». Beraz, «bi urtetan gauza dezente lortu dira eta haurren parte hartze kanal hau mantentzeko asmoa dugu, herri hezitzaile bat izateko urratsak ematen ari gara» eta hezkuntza foroak ateak irekiak dituela ezagutarazi nahi dute herritarren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun