Altzateko lanak direla eta, bihar, apirilaren 29, ura moztuko dute Berako hainbat karrikatan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 28a

Altzate karrika eraberritzen ari dira Beran, eta hori dela eta moztuko dute ura bihar. 

Ur mozketa 10:00etatik 13:00etara izanen da eta honako karriketan izanen du eragina: 

  • Eztegara pasealekuko 17tik 29ra.
  • Altzate karrika osoa.
  • Itzea karrika osoa.
  • Mugaldea karrika osoa.
  • Iparraldea karrika osoa.
  • Uraldea karrika osoa.
  • Illekueta karrika osoa.
  • Hegoalde karrika osoa.
  • Pio Baroja karrika osoa.
  • Ugalzubia karrika osoa.
  • Matzada karrika osoa.
  • Julio Caro Baroja pasealeku osoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun