Sukaldaritza osasungarriari buruzko tailerra eginen dute maiatzaren 4an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 28a

Udazkenean ere sukaldaritza tailerra egin zuten Ortizekin. Argazkia: Leire Mitxelena.

Eskolako gimnasioan bilduko dira eta garaian garaiko eta bertako produktuekin egiteko errezetak landuko dituzte

Joan den urriaroan, udazkeneko eta bertako produktuekin plater osasuntsuak egiten ikasteko aukera izan zuten herritarrek Miriam Ortiz sukaldariarekin. Eta joan den urteko arrakasta ikusita, maiatzean gauza bera eginen dute udaberriko produktuekin.

Sukaldaritza tailerra udalak antolatu du eta maiatzaren 4an, astelehenarekin, izanen da. 17:30etik 20:00etara eskolako gimnasioan bilduko dira eta garaian garaiko eta bertako produktuekin egiteko errezetak landuko dituzte. Aldi honetan ere, Ortiz izanen dute gidari.

Ikastaroko plazak mugatuak dira eta interesatuz gero, 678 03 50 16 telefonora deituta eman beharko da izena. Horrekin batera, parte hartzeko hamar euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun