[ARGAZKIAK] Berako Dantzari Ttiki Egunaren 31. edizioa egin dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 27a

 Haur dantzariz bete ziren Berako karrikak larunbatean. Gure Txokoa Dantza Taldeak Dantzari Tttiki Eguna egin zuen eta Ibarrako Alur taldeako haur dantzariak eta Zaldibiko Iztueta taldekoak gonbidatu zituen. Denera 135 dantzari elkartu ziren Berako karriketan.

Argazkiak: Ihintza Udaeta, Ane Otamendi eta utzitakoak.

Goizean karrikabuelta egin zuten musikariek lagunduta eta hainbat lekutan aritu ziren dantzan. Eguerdian Herriko Etxeko plazan elkartu ziren denak eta dantza jaialdia egin zuten. Goizeko dantzen ondotik, arratsaldean ere dantzan aritu ziren Jeiki Hadi taldearen erromeriarekin. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun