Igandean jokatuko dute Herri Haitadako Berako museko kanporaketa

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 24a

Maiatzaren 23an eginen dute Herri Haitada eta igande honetan jokatuko dute museko kanporaketa. 16:00etan izanen da lehia Espidobaitan eta bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Irabazleek Herri Haitadan Bera ordezkatzeaz gain, bi botila ardo hartuko dituzte saritzat. 

Horrekin batera, antolatzaileek jakinarazi dute Herri Haitadako probetan parte hartu ez baina Berako kamiseta nahi dutenek erosteko aukera izanen dutela. 

Kamisetak hamabortz euroko prezioa du eta egunean bertan hartu eta ordaindu beharko da. Herri Haitada egunean hartu ezin dutenek antolakuntzari abisatu beharko diote bertze egun batean hartzeko. 

Kamiseta eskatzeko azken eguna maiatzaren 3an izanen da eta galdetegi hau betez egin beharko da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun